Lemoan (Euskal Herria) jaio nintzan, 1981eko negu-neguan. Beharbada hortik etorriko da
neguko espedizinoak egiteko daukadan zaletasuna. Eta anai-arreben arteko gazteena naz, eta
hortik etorriko jat, seguru, talde lanerako daukadan zaletasuna. Mendia eta taldea, binomio
banatuezina nire ibilpide osoan. Izan be, ez dot mendia ulertzen konpartiduta ez bada.
Mendiarenganako zaletasuna oso atzetik dator, ia oinez ibilten be ez nekianetik; hiru urtetxogaz
Gorbeiako tontorrera, hazi nintzan inguruko tontorrik ikonikoenera, igon nintzan.
Nerabea nintzanetik mendiaz, naturaz, eta gizakia oraindino igaro ez dan txoko apur horreetako
guztiez eta bakotxagaz maiteminduta bizi naz. Grabedadearen indarrak gure gorputzak
hutsunera erakarten dituan moduan, indar bera, baina alderantziz, sentiduten dot nik tontor
horreetara igotzean, gora egitean. Goian zagozanean, oraindino ez zarala goraino heldu
konturatzen zara, barriro behera jaisten zaran arte.
Asko atsegin dot bidaiatzea, kultura desbardinak ezagutzea eta leku bakotxeko jentearen
eskutik herri eta mendi bakotxaren historia ezagutzea. Holan, 21 urte neukazala igon nintzan
nire lehenengo zortzi milakora: Broad Peak-era (8.047 m), Pakistango Karakorum-ean.
Hor hasi zan mundu osoko mendietatik egin dodan bidaia.
Ordutik, 30 espedizino baino gehiagotan hartu dot parte, eta 14 zortzimilakoetatik (planeta
osoan zortzi mila metro baino gehiago daukiezan 14 mendiak) 11ko tontorretara heldu naz.
Shishapagma mendia birritan igon dot (beraz, 8.000 metroko 12 tontor egin dodaz).
Azkenengo hamarkadan, Himalaiako neguko espedizinoetan zentrau dodaz nire ahaleginak.
Izan be, 2011tik, eten barik, proiektu horreen buru nabilen mundu osoko mendizale bakarra
naz. Oso garrantzitsua izan zan 2016ko neguan lortu genduana, Ali Sadpara pakistandarragaz
eta Simone Moro italiarragaz batera, lehen aldiz neguan Nanga Parbatera (8.126 m) igotea
lortu nebanean. Ordutik, ahaleginak egin dodaz neguan Everestera igoteko 2017an, 2018an
eta 2020an eta K2ra 2019an.
Neure proiektuagaz aurrera jarraitu daikedala sentiduten dot: badaukat hori egiteko indarra, eta
zuen laguntzak altxetan laguntzen deust laban egiten dodanean. Izan be, beti esaten dodan

www.alextxikon.com
Edukien barrikuspena

moduan, neu naz jarraitzen nauen jente guztiari eskerrak emon behar deutsedazana. Zeuok
zarie motxilea lepoan hartzen jarraitzea posible egiten deustazuenak.

 

NEGUKO ESPEDIZINOAK ETA TONTORRAK
2011ko negutik, nire esfortzuak Himalaiarako neguko espedizinoetan zentrau dodaz, eten barik.
Ahalegin bat bestearen ostean, arazo bat bestearen ostean, baina alpinismoak sortzen deustan
grinaren tanta bat be galdu barik. Gero eta motibauago arrokako eskaladan, 8A arteko
zailtasunak lotzea be lortu dot. Seguru nago gauza asko geratzen jakula egiteko, abentura asko
bizitzeko… Mendirako zaletasun handia daukan mutila izaten jarraitzen dot.

GAILURRAK

  • 2012: martiaren 9an, munduko lehenengo igoerea GASHERBRUM SOUTH (7.109 m) mendira.
  • 2013: munduko lehenengo gailurra LAILA PEAK (6.096 m) mendira.
  • 2016: otsailak 26, munduko neguko lehenengo gailurra NANGA PARBAT (8.126 m) mendira.
  • 2018: urtarrilak 20, neguko mundu mailako lehenengo errepikapena PUMORIra (7.161 m).
  • 2020: urtarrilak 25, neguko gailurra AMA DABLAM (6.812 m) mendira.

 

 

NEGUKO AHALEGINAK

  • 2011 GASHERBRUM 1 (8.080 M), lortutako kota, 7.100 m.
  • 2012 GASHERBRUM 1 (8.080 m), lortutako kota, 7.400 m bide barri batetik. Espedizinoko hiru kideak 7.700 metrora desagertu ziran.
  • 2015 NANGA PARBAT (8.126 m), lortutako kota, 7.850 m.
  • 2017 EVEREST (8.848 m), hiru bider heldu nintzan 4. kanpalekura (8.000 m).
  • 2018 EVEREST (8.848 m), bigarren ahalegina. 7.850 metrora heldu nintzan.
  • 2019 K2 (8.611 m) 7.100 metrora heldu nintzan Abruzzitarren Bidetik, eta Tom Ballard etaDaniele Nardi Nanga Parbaten erreskatetako lanetan aritu nintzan.
  • 2020 EVEREST (8.848 m) 7.050 metroraino heldu nintzan.