2010
Annapurnako (8.091 m) gailurrera igon neban, eta bigarren aldiz lortu neban Shisha Pangmako
(8.027 m) tontorrera igotea, oraingo honetan ipar-mendebaldeko ibilpidetik.
Urte horretako maiatzean Edurne Pasabanek amaierea emon eutsan ‘14 x 8.000’ proiektuari,
eta nik bakarkako ibilpideari ekin neutsan, alpinismoa egiteko modu barriak esperimentetako
helburuagaz.
2009
Kangchenjungara (8.586 m) igoten ahalegindu nintzan, hegoaldetik, eta 8.450 metroraino heltzea lortu neban. ShishaPangman (8.027 m) be ahalegindu nintzan, eta 6.200 metroraino heltzea lortu neban.
2008
Bat egin neban Edurne Pasabanen ‘14 x 8.000’ proiektuagaz. Proiektuaren helburua, zortzi mila metrotik gorako 14 mendiak igongo ebazan lehenengo emakumea izatea zan. Telebistako ‘Al Filo de los Imposible’ programan, altuerako kamara eta alpinista moduan, egiten neban lankidetzagaz batera egin neban. Urte horretan Dhaulagiriko (8.167 m) eta Manasluko (8.163 m) gailurretara heldu nintzan.
2007
Shisha Pangmara (8.027 m) itzuli eta gailurra egitea lortu neban, estilo alpinoa erabilita, Ibilpide Britainiarretik (mendiaren hego-mendebaldeko aldetik).
2006
Antartidara espedizinoa: Scott Mendiaren gailurrera (880 m) heldu ginan. Shackelton tontorrerako (1.465 m) ibilpide barria zabaldu eta gailurrera igon genduan. Virgen Wandell tontorreko (2.397 m) gailurra be lortu genduan.
Eta, udagoienean, Shisha Pangmako (8.027 m) 7.800 metrora heldu nintzan, estilo alpinoa erabilita, Ibilpide Britainiarretik (mendiaren hego-mendebaldeko aldetik).
2005
Telebistako ‘Al Filo de lo Imposible’ programako taldean sartu nintzan. Altuerako kamara moduan aritu nintzan, eta hurrengo urteetan alpinista moduan. Urte horretan Makalura (8.463 m) itzuli nintzan Mendebaldeko Pilarreko ibilpidetik, eta 7.650 metroetaraino heldu nintzan. Lenin tontorrera (7.134 m) igo neban.
2004
Hurrengo urtean 8.000 metrotik gorako beste gailur bi lortu nebazan: Makalu (8.463 m) eta Cho Oyu (8.201 m). K2an (8.611 m) 7.400 metrora heldu nintzan Cessen ibilpidetik.
2002
Nire lehenengo espedizinoa. Asia Erdialdeko Pamir Mendikatera izan zan, eta Komunismo tontorrera (7.495 m) igoteko ahalegin bi egin nebazan. Bietan be 7.100 metroak gainditu nebazan. Korzhenenevskiy tontorrera (7105 m) igoten be ahalegindu nintzan, eta Boroviev (5.691 m) eta Chetyrek (6.400 m) tontorretara heldu nintzan.
1998
17 urte bete aurretik egin neban lehenengo bidaia Alpeetara, nire lehenengo zailtasuneko ibilpideak eskalau nebazan eta 4.000 metrotik gorako lehenengo tontorretara heldu nintzan. Urte horretatik aurrera goi mailako alpinismoan murgildu nintzan.